Albisteak

Cartel Agenda Cultural Marzo 2014 

KULTUR AGENDA MARTXOA 2014

Martxoan zehar familia osoarentzako ekintzez gozatuko dugu.

Lehenengo asteburuan zehar Inauteriak ospatuko ditugu musikaz beteriko festa batekin non txikiak protagonista izango diren.
Makilaje tailerra eta haurrentzako jokoak egongo dira eta hauen ostean, familia giroko diskofesta izango dugu. Festari amaiera emateko, txokolatada herrikoia izango da gerturatutako guztientzat.

Emakumeen Eguna, Martxoak 8 (zapatua) kirolaz beteriko jardunaldia izango da. Goizeko 10:00etan VI. Herri Estropadari "Emakumeen Eguna" hasiera emango diogu non 100 emakume palistek parte hartuko duten. Arratsaldean, 15:00etatik aurrera, I. Padel Txapelketa "Emakumeen Eguna" ospatuko da, txapelketa amerikarra, guztiak guztien kontra. Txapelketaren amaieran, partehartzaile bakoitza oroigarria jasoko du eta hamaiketako herrikoia egongo da.
Jardunaldiari amaiera emateko, arratsaldeko 18:00etan Ander Deuna Kultur Aretoan, Barrikako Emakumeen Elkarteak "Emakumeen Hitza", Elkarteen manifestuaren irakurketari ekingo dio eta honen ostean, Arrautzopil eta Tarten IV. Lehiaketa eta ondorengo dastatzea izango da.

Martxoan zehar Familia Zinemarekin jarraituko dugu, oraingo honetan bi filme emango dira bi barikutan zehar, martxoak 14 eta 28, "Kung Fu Panda II" eta "Horton". 

21ean, barikua, 5 eta 12 urte bitarteko umeei zuzenduriko Elikadura Tailerraz gozatuko dugu. Haurrak saioan zehar azkaria hartuko dute elikagaien munduan gutxinaka gutxinaka sartzen diren bitartean, elikagai bakoitzaren propietateak, elikadura piramidea, etab. Hau guztia joku eta dinamika partehartzaile ezberdinen bitartez garatuko delarik. Tailerra arratsaldeko 18:00etan izango da Udal Liburutegian. Aurretiko izen ematea ezinbestekoa izango da, plazak mugatuak baitira.

ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!

Argibide gehiago...
UDAL KULTUR GUNEA
Udaletxeko bidea 2, 48650. Barrika, Bizkaia.
Tel.: 94.677.51.63 - Fax: 94.404.61.43
Email: liburutegia@barrika.net