Albisteak

 

KULTUR AGENDA AZAROA 2012

Jadanik 2012ko azaroako kultur agenda eskuragarri dago. Hilabete honetan zehar publiko guztientzako aktibitateez disfrutatzeko aukera izango dugu.

Etxeko txikientzako Irakurketa Sustatzeko Haur Tailerrekin jarraituko dugu (ostegunak, 18:00etan, Udal Liburutegian) eta Haurrentzako Zinema ere izango dugu (ostiralak, 18:00etan, Ander Deuna Kultur Aretoan - Goierri).

Azaroaren 18tik 25era Genero Indarkeriaren Aurkako Astea izango dugu, honetan zehar hainbat sentsibilizazio ekintza antolatuko direlarik. Azaroaren 22an (osteguna) "Bizikidetasuna Hobetzen" izeneko hitzaldi-tailerraz disfrutatuko dugu, adin guztietako bikoteei zuzenduriko tailerra. Azaroaren 24ean (larunbata) Zineforum saioa izango dugu Iciar Bollainen "Te Doy mis Ojos" filmea landuko dugularik.

Azkenik, Ander Deuna jaiegunaz gozatuko dugu azaroak 30ean Goierriko Ander Deuna baselizan. Jaia goizeko 11:00etan hasiko da Meza Nagusiarekin batera eta honen ostean, Aita Gotzon Koralaren emanaldia, bertsolariak eta hamaiketakoa izango dugu.

Ondoren, Azaroako egitaraua eskuragarri duzue.
AGENDA

Azaroa 2012ko kultur programazioa gustuko izatea espero dugu.
Udal Kultur Gunetik parte hartzera animatzen zaituegu.
ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!

Argibide gehiago...
UDAL KULTUR GUNEA
Udaletxeko bidea 2, 48650. Barrika, Bizkaia.
Tel.: 94.677.51.63
Fax: 94.404.61.43
Email: liburutegia@barrika.net