Albisteak

 

KULTUR AGENDA IRAILA-AZAROA 2013

Jadanik martxan dago 2013ko Iraila, Urria eta Azarorako Kultur Agenda berria. Publiko guztientzako aktibitateez gozatuko dugu.

Alde batetik, urteko udal ikastaroetarako aurrematrikula zabaltzen da. Betiko moduan, Pintura, Euskara (bi maila), Euskal Kanta Tailerra, haurrentzako Balleta eta haurrentzako Kung Fu ikastaroak izango ditugu. Aurten, BI IKASTARO BERRI MARTXAN jartzen ditugu: PERTSONAL-DEFENTZA hiruhilabeteko ikastaroa eta ARGAZKILARITZA urteko ikastaroa (16 urtetik aurrera). 
*Ikastaroei buruz argibide gehiago Udal Kultur Gunean  (Tel.: 94.677.51.63 - Email: liburutegia@barrika.net).  

Beste alde batetik, Familia Zinemaz eta Irakurketa Suspertzeko Tailerretaz gozatuko dugu, Urria eta Azaroko bariku guztietan arratsaldeko 18:00etan. Bi aktibitate hauek haurrei zuzendurik daude.

Gainera, Azaroaren 25a ospatuko dugu, Indarkeriaren Aurkako Eguna, eta Ander Deuna jai herrikoia.

INFORMAZIO GUZTIA KULTUR AGENDAN AURKITUKO DUZU, ONDOREN JAITSI EZAZU...

KULTUR AGENDA IRAILA-AZAROA  2013

UDAL KULTUR GUNEA
Udaletxeko bidea nº2, 48650. Barrika, Bizkaia.
Tel.: 94.677.51.63 - Email: liburutegia@barrika.net