Albisteak

 

KULTUR AGENDA UDA 2013
UZTAILA eta ABUZTUA

2013ko Uztaila eta Abuztuko hilabeteetarako Kultur Agenda berria jadanik martxan dago, kanpoan gauzatuko diren hainbat ekintzaz osaturik. Udako Zinemaz eta Udako Liburutegiaz gozatuko dugu, hilabete hauetan zehar familia eta etxeko txikienak protagonista nagusiak izango direlarik. Gainera, ohikoa dugun Txango Herrikoia datorren uztailaren 25ean (eguena) izango da, aurten Araba bisitatuko dugu, hain zuzen ere, Añanako Gesaltza eta Valdegobia. 


UDAKO ZINEMA FRONTOIAN (Elexalde)
22:00etan Frontoian
Uztailak 19 eta 26
Abuztuak 2 eta 9

UDAKO LIBURUTEGIA
Uztaila eta Abuztuko martitzen eta eguenetan
17:30etatik 19:00etara Txintxilandia plazan

Egun bakoitzean haurrentzako tailer bat egongo da, 5 eta 12 urte bitartekoentzat.
Tailer lehenengo eguna: Uztailak 9 (martitzena).
PLAZA MUGATUAK, AURRETIK IZENA EMAN BEHAR Udal Liburutegian.

TXANGO HERRIKOIA: AÑANAKO GESALTZA eta VALDEGOBIA
UZTAILAK 25 (eguena)
Izena emateko: uztailak 13 arte Udal Liburutegian
Erroldatuak: 15€ - Ez erroldatuak: 25€

Ondorengo estekan, kultur agenda eskuragarri duzue PDF formatuan: 
KULTUR AGENDA UDA 2012

ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!

ARGIBIDE GEHIAGO...
UDAL KULTUR GUNEA
Udaletxeko bidea 2, 48650. Barrika, Bizkaia.
Tel.: 94.677.51.63
Fax: 94.404.61.43
Email: liburutegia@barrika.net