Albisteak

 

ARGITUZ liburua, BARRIKA IKUSPEGI EZBERDIN BATETIK
Udal liburutegian eskuragarri

“Argituz” geologia eta argazkilaritzaren  bateratzea da, Ander Gomez Blancok Barrika eta batez ere, Barrikako hondartzagatik sentitzen duen grina handia isladatzen duen liburua. Urte askotako goiz eta arratsaldeak eman ditu Ander Barrikan, liburu honetan gozatu ditzakegun argazki ikusgarriak lortzeko bidean.

Maitemindutako argazkilari baten objetibotik ikusita, “Argituz”ek sentsazio bakar batean bateratu nahi ditu handitasuna eta geologiaren xarma. Kostalde barrikoztarrako benetako ondarea isladatzen du benetakoa eta aldi berean, ikusgarria den argazkilaritzaren bitartez. “Argituz”ek Barrikako paisaia erakusten digu gure begiek inoiz ikusiko duten moduan, eta era berean, guztiontzako interesgarriak diren geologia oinarrizko kontzeptuak azaltzen dizkigu.

 

Anderrek Barrika erakusten digu inoiz ikusi ez dugun moduan, Barrikako edertasun eta fenomeno geologikoak aditzera ematen dizkigularik.

 

Udal Kultur Gunetik “Argituz” ezagutzera animatzen zaituegu, liburutegira hurbildu eta 10 egunetan zehar liburua maileguan disfruta dezakezue.

 

ANIMATU ETA LIBURUTEGIRA HURBILDU!

 

EZAGUTU ARGITUZ, EZAGUTU BARRIKA!