Albisteak

 

2013ko ABENDUA eta GABONAK KULTUR AGENDA

Jadanik martxan dago 2013ko Abendua eta Gabonak Kultur Agenda berria. Familiari begira eta haurrei zuzendurik hamaika ekintza egongo dira, abenduan zehar txikiak protagonista izango direlarik. Haurrentzako euskarazko zinema eta antzerkiaz gozatuko dugu, eskulan tailerrak Liburutegian eta nola ez, 2013ko Olentzero Jaitsiera.

Nagusiei begira, "The Upper Room" taldearen Gospel Kontzertua izango dugu. Euskara eta ingelerazko gospel musika burutzen duen donostiar taldea, ahots eta pianoa. Gabon garaia alaituko digute euren errepertorio paregabeaz datorren Abenduaren 29an, 11:30ak aldera (meza ondoren) Andra Mari Elizan. 
 
Ondorengo estekan 2013ko Abendua eta Gabonetako Kultur Agenda eskuragarri duzue:
2013ko ABENDUA ETA GABONAK KULTUR AGENDA

Argibide gehiago...
UDAL KULTUR GUNEA
Udaletxeko bidea nº2, 48650. Barrika, Bizkaia.
Tel.: 94.677.51.63 - Fax: 94.404.61.43 - Email: liburutegia@barrika.net