Albisteak

Fotografia Olentzero y Mari Domingi 

Pasa den Abenduaren 23an (ostirala), 1º Olentzero jaitsiera ospatu genuen Barrikan eta arrakastatsua izan zen. Lehendabiziko urte honetarako zehazturiko helburua ederto bete dugula esan dezakegu, hau da, ume barrizkotarrak euren Olentzero propioaz gozatu izatea.

Udal Kultur Gunetik eskerrak eman nahi dizkizuegu zuen laguntza eta parte hartzeagatik, batez ere, ekitaldiaren antolakuntzan parte hartu duzuen horiei guztiei eskerrak eman, zuen lana eta gogoa ezinbestekoa izan dugu eta. 

***Gogoraraztea ere argazkiak eskuragarri dituzuela Udal Kultur Gunean.

Hurrengo urtera begira, hobetzeko hitza ematen dugu, eskerrik asko guztioi!


Udal Kultur Gunea
Udaletxeko bidea 2, 48650 - Barrika
Tel.: 94.677.51.63
Fax: 94.404.61.43
Email: liburutegia@barrika.net

Astelehenetik larunbatera:
10:00etatik-13:30etara
17:00etatik-20:30etara