Albisteak

 

JOSÉ MADARIAGA MARÍN, BARRIKAKO UDALAREN ALKATEAK, HURRENGOA JAKINARAZTEN DU:

Barrikako Udalak hurrengo egunetan Jubilatuen Etxeko taberna-kafetegiaren ustiapena kontratatuko du. Prozedura horretan parte hartzeko gonbitea jasotzeko interesa dutenek (enpresa edo pertsona fisikoak), euren eskaera aurkeztu ahal izango dute maiatzaren 11a baino lehen.

Eskaerak Barrikako Udaletxeko bulegoetan bertan, astelehenetik ostiralera eta 9.00etatik 14.00etara, edo barrika@barrika.net helbidera bidali eta datu pertsonal eta jakinarazpenetarako helbidea jasotzen dituen korreo elektroniko bidez aurkeztu ahal izango dira.