Albisteak

 

Barrikako udaletxeak Tokiko Agenda 21eko Ekintza Plan bat egiteko prozesua martxan ipini du, datozen 8 urteetan ingurumen, gizarte eta ekonomi arloetan, eta beraz, herritarrei begira, hobekuntza bidean aurrera egiteko bultzatu eta garatuko dituen jarduerak jasoko dituena. Plan honek udaletxeak 2006an udalbatzan onartu zuena ordezkatzen du.

Herritarren parte-hartzea ezinbestekoa da prozesu honetan, ikuspuntu eta iritzia emanaz eta proposamenak eginaz. Horretarako ondoko mekanismoak diseinatu dira:

- Otsailak 28an, ostegunean, arratsaldeko 19:00tan, Goierriko Kultur Aretoan, Barrikako herritarren partaidetza foroa ospatuko da, Tokiko Agenda 21ean lantzen diren eta udal eskuduntzakoak diren arloei buruzko ikuspuntu desberdinen inguruan hitz egin ahal izateko, hots, planeamendua, mugikortasuna, biodibertsitatea, gizarte gaiak, gazteak, kultura, kirola, generoa, zarata, kutsadura, lana...

Data: otsailak 28, osteguna
Ordua: 19:00
Lekua: Goierriko kultur Aretoan

Gainera, udaletxearen web orrian (www.barrika.net) galdetegi sinple bat zintzilikatuta dago udalerriaren egoeraren inguruko balioespen azkarra egiteko aukera ematen duena.

Informazio gehiagorik behar izanez gero edo arloren bat argitzeko beharra izanez gero, [Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko Ekogunerekin jar zaitezke harremanetan (agenda21.barrika@uribekosta.org)