Albisteak

 

Barrikako Udalak onartu egin ditu Barrikako hondartzetarako hondartzain bi kontratatzeko oinarriak. Langileak 2012ko udaldirako hartuko dira, aldi baterako kontratu bidez, ekainaren 1etik urriaren 15era bitartean, lanaldi osoan, eta hautatzeko sistema oposizio lehiaketa izango da.

Baldintzak:
- Eskola Ziurtagiriaren jabe izatea.
- 16 urteak beteta izatea.
- Eginkizun publikoak betetzeko gaitasuna kenduta ez izatea.
- Gaixotasunik edo akats fisikorik nahiz psikikorik ez izatea.
- Ezgaitasun edo bateraezintasuneko inolako lege auzitan sartuta ez izatea.

Eskariak aurkezteko epea: 2012ko maiatzaren 02tik maiatzaren 11ra arte (biak barne).

Hautaketa prozesua arautuko duten oinarriak udal bulegoetan daude eskuragarri.