Albisteak

 

BARRIKAKO I. ARGAZKI LEHIAKETA

Argituz proiektuaren ildotik, Argazki Lehiaketa martxan jartzen dugu Barrikan.

Nahi duten argazkilaritza zale guztiek parte hartu dezakete lehiaketan. Izen-ematea doakoa da, beraz, animatu eta parte hartu!

Lehiaketaren gaia Barrika da, gure herria. Edozein teknika erabili daiteke argazkian, bai zuri-beltza bai koloredunak onartuko dira.

Formatuari dagokionez, neurria librea izango da, baina irudia 30x40 zentimetroko zuri koloreko kartulina mehe baten gainean aurkeztu beharko da.

Irudiak eskura edo postaz entregatu daitezke 2012ko uztailaren 6ko 20:00ak baino lehen.

Lehiaketaren oinarriak eskuragarri dituzue ondorengo link-ean:
OINARRIAK

ARGIBIDE GEHIAGO...
UDAL KULTUR GUNEA
Udaletxeko bidea 2, 48650. Barrika, Bizkaia.
Tel.: 94.677.51.63
Fax: 94.404.61.43
Email: liburutegia@barrika.net