Albisteak

 

XXIV. KANPOKO MARGO LEHIAKETAko OINARRIAK
Ekainak 17, domeka

Aurten XXIV. Kanpoko Margo Lehiaketa jartzen dugu martxan Barrikan, lehiaketan nahi duen edonork parte hartu ahal izango duelarik. Ez dago adin mugarik.
Aurreko urteetan bezala, lehiaketaren gaia Barrikako Udalerria izango da, udalerritik bertatik begiratuta.

Lehiaketa ekainaren 17an izango da (domeka), lanak kanpoan burutu beharko dira ekainaren 17ko 9:00etatik 17:00ak arte. Euskarriei zigilua jartzeko ordutegia goizeko 9:00etatik 10:30etara izango da Udaletxeko beheko solairuan. Bestetik, lanak entregatu ahal izango dira arratsaldeko 16:30etatik 17:30ak arte Udaletxeko beheko solairuan ere.

Ez dago adin mugarik, hainbat kategoria izango dira adin guztientzako. Kategoria bakoitzean 3 sari izango dira, garaileek margotzeko tresnak, landetxeetan egonaldiak, etab. jasoko dituzte.

Oinarriak eskuragarri dituzue ondorengo link-ean:
OINARRIAK

ARGIBIDE GEHIAGO...

UDAL KULTUR GUNEA
Udaletxeko bidea 2, 48650. Barrika, Bizkaia.
Tel.: 94.677.51.63
Fax: 94.404.61.43
Email: liburutegia@barrika.net