Albisteak

 

Biztanle eta etxebizitzen errolden helburua da, batetik, biztanleriaren ezaugarriak ezagutzea, eta, bestetik, zerbitzu publikoak (ospitaleak, errepideak, ikastetxeak, gizarte politikak...) eta jarduera pribatuak (farmaziak, bankuak...) planifikatu eta antolatu ahal izatea.

Errolda egiteko, hainbat etxebizitza hautatu dira zoriz, eta, ondoren, etxe horietara bete beharreko galdetegia bidaliko da, edo eta erroldako agente batek bisita egingo die, galdetegia bete dezaten.

Estatistika honetan parte hartzea nahitaezkoa da. Bestalde, eskainiko den informazioa isilpekoa izango da eta estatistikako sekretuaren babespean egongo da.

Horiek horrela jakin ezazue otsailaren 6an bertan hasiko direla gure herrian Biztanleriaren 2011ko Erroldako laginak hartzen. INEko Ordezkaritzako agenteek egingo digute bisita, behar bezala kreditatuta.

Edozein zalantza argitzeko, deitu doako telefono honetara: 900 82 00 82 (astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 22:00etara; eta larunbatetan, 09:00etatik 15:00etara)

Nahi izanez gero, Udaletxean ere galde dezakezue.