Albisteak

Javier Galparsoro en Barrika 

CEAR EUSKADI Giza Eskubideen René Cassin Saria jasoko du

Saria Iñigo Urkullu lehendakariak emango dio Cear Euskadi erakundeari, Javier Galparsoro abokatua dugu honen buru.

Cear Euskadi erakundearen lana urte hauetan guztietan esker onekoa izan dela aitortzen duen saria. Erakundearen helburu nagusia Giza Eskubideen defentsa eta sustapena da eta nazioateko babesaren beharra eta gizarte-bazterketa sufritzeko arriskuan dauden pertsona errefuxiatu, aberrigabe eta migranteen garapen integrala gauzatzea.

Barrikako Udalatik Cear Euskadi zoriondu nahi dugu urte hauetan guztietan zehar burutu izan duen lanagatik, eta bereziki Javier Galparsorori eskerrak eman nahi dizkiogu orain dela bi urte gure herrira etortzean gauzatutako lanagatik. 2011n, Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna ospatu genuen Barrikan Javier Galparsorok eskainitako oso hitzaldi interesgarri batekin, horrexegatik guztiagatik eskerrak eman nahi dizkiogu. Zorionak CEAR!