Albisteak

 

BAZKARI HERRIKOIA 2012
 
EKAINAK 23  (zapatua)
14:30etan
Udaletxeko plazan

Datorren ekainaren 23an (zapatua) jadanik tradizionala den 2012ko Jon Deunaren Bazkari Herrikoia izango dugu, Jon Deuna jai herrikoietako programazioaren barne dagoelarik.

Aurtengo prezioa 20€takoa dugu bai erroldatu bai erroldatu ez direnentzako. Bazkari ostean erromeria izango dugu ospakizunari amaiera ederra emateko.
Disfrutatuko dugun menua ondoren daukazue:

Otarrainxka hotzak
Perretxiko eta porru pastela
Bodega Urdaiazpikoa

Bakailao Piperradarekin

Txekor-Masaila Txanpiñoi eta Parisina Patatekin

Etxeko hostopil tarta bainila-izozkiarekin

Ogia
Ur minerala
Poco a poco, Arabar Errioxako ardaua 
Kafe eta infusioak.  

Izena eman eta ticketa jasotzeko Udal Liburutegira hurbildu beharko zarete.

Udal Kultur Gunetik parte hartzera animatzen zaituegu!
ONDO PASA JAIETAN!

Argibide gehiago...
UDAL KULTUR GUNEA
Udaletxeko bidea 2, 48650. Barrika, Bizkaia.
Tel.: 94.677.51.63
Fax: 94.404.61.43
Email: liburutegia@barrika.net