Albisteak

 

TOSTADA LEHIAKETA 2012

Pasa den otsailaren 20an (astelehena) Tostada Lehiaketako IV. Edizioa ospatu genuen Barrikan. Aurtengo edizioan 12 pertsona aurkeztu dira, 3 gizonezko eta 9 emakumezko.

Behin partehartzaile bakoitzak bere tostada dozena aurkeztuta, epaimahaiak dastaketa eta ebaluaketari ekin zion. Zenbait epamahaikideen arabera, erabakia zaila suertatu zen, izan ere, aurten aurkeztutako tostaden zapore eta kalitatea nahiko altua izan da.

Epamahaiaren ebaluaketaren ostean, sari banaketaren ordua zen. Hamabi partehartzaileak nahiko urduri ziren baina aldi berean epamahaikideen erabakia jakiteko gogotsu.
Aldi honetan, hirugarren saria Teresa Rocarentzat izan zen, Argituz liburua irabazi zuelarik (Barrikan egindako geologia eta argazkilaritzari buruzko liburua).
Iciar Unibaso bigarren postuan gelditu zen eta bi pertsonentzako afaria irabazi zuen  Legaran jatetxean.
Azkenik, edizio honetako tostada garaileak Conchi Ausin barrikoztarrak egindakoak izan ziren, Conchik lehenenego saria eraman zuelarik, bi pertsonentzako afaria Itxasgane jatetxean.

Sari banaketaren ostean, bertaratutako guztiok aurkeztutako tostaden dastaketaz disfrutatu genuen, arratsalde alai eta dibertigarria igaro genuelarik.

Barrikako Udaleko Kultur Sailetik lehiaketan parte hartutako guztiei eta lehiaketara bertaraturiko pertsona guztiei eskerrak eman nahi dizkizuegu. Baita eskerrak eman nahi ditugu ere, herriko Itxasgane eta Legaran jatetxeei, euren parte hartze eta laguntzagatik.

ESKERRIK ASKO GUZTIOI!