Albisteak

Cartel Concurso de Tostadas 2014 

TOSTADA LEHIAKETA 2014

MARTXOAK 3, astelehena
18:00etan, Udaletxeko beheko solairuan

Barrikako Udalak VI. Tostada Lehiaketa antolatzen du, honako oinarrien arabera:  

1. Lehiakide bakoitzak ogizko dozena bat tostada aurkeztu beharko ditu Udaletxeko beheko solairuan, martxoaren 3an, astelehena, arratsaldeko 18:00etan.

2. 18:30etan, epai-mahaiaren dastaketa hasiko da irabazleak erabakitzeko.

3. SARIAK:

1º BI PERTSONENTZAKO AFARIA ITXASGANE JATETXEAN
2º BI PERTSONENTZAKO AFARIA MILAGROS JATETXEAN
3º BI PERTSONENTZAKO AFARIA IPARRALDE JATETXEAN

4. Sariak banatu ondoren, hurbildutako jendearen artean dastaketa egingo da. Tostada irabazleak Udaletxean geratuko dira jendeak disfruta ditzan.

5. IZENA EMATEKO MODUA ETA EPEA: Izen ematea Udal Kultur Gunean gauzatu beharko da eta epea, Martxoaren 1eko (zapatua) 14.00ak arte izango da. Partehartzaile bakoitzak tostadak aurkezteko bandeja hartu eta horiek aurkezteko modua azalduko zaio ere.

Udaletik eskerrak eman lehiaketa honetan sarien babesle izandako
ITXASGANE, MILAGROS eta IPARRALDE Barrikako establezimenduei.
MILA ESKER ZUEN LAGUNTZAGATIK!

ARGIBIDE GEHIAGO....
UDAL KULTUR GUNEA
Udaletxeko bidea 2, 48650. Barrika, Bizkaia.
Tel.: 94.677.51.63 - Fax: 94.404.61.43- Email: liburutegia@barrika.net