Albisteak

 

OINARRIZKO INFORMATIKA IKASTAROAK


Apirilaren 23tik 27ra bitartean

Kz Gunean helduei zuzenduriko oinarrizko informatika ikastaroak martxan jartzen ditugu, Interneteko ezaguera eta  trebetasunak hobetu edota ikasten interesa baldin baduzu, anima zaitez eta parte hartu! 

Ikastaroa dohanekoa izango da eta apirilaren azkenengo astean zehar emango da, apirilaren 23tik 27ra bitartean (astelehenetik ostiralera), bi ordu egunero Udal Kultur Gunean (Kz Gune saila). Guztira, 10 orduko ikastaroa. Bi ordutegi daude aukeran:

16:00etatik 18:00etara
18:00etatik  20:00etara

Interesaturik baldin bazaude, etor zaitez eta izena eman! 

Argibide gehiago...

UDAL KULTUR GUNEA
Udaletxeko bidea 2, 48650. Barrika, Bizkaia.
Tel.: 94.677.51.63
Fax: 94.404.61.43
Email: liburutegia@barrika.net