Albisteak

 

2012-2013 URTEKO IKASTAROAK

2012-2013 ikasturteari begira, haur eta nagusiei zuzenduriko urteko ikastaroak martxan jartzen ditugu. Haurrentzako Ballet, Kung Fu eta Pinturako ikastaroak izango ditugu eta bestetik, nagusiei zuzendurik Pintura eta Euskara ikastaroak izango dira.

Ikastaro oro 2012ko Urritik 2013ko Maiatzera garatuko dira, ikastaroetako lehenengo eguna Urriko lehendabiziko astean zehar izango delarik.

Barrikan erroldatuak diren eta %90 edo gehiagoko asistentzia betetzen duten partehartzaileak, Barrikako Udalaren aldetik dirulaguntza jasotzeko eskubidea izango dute.

HAURRENTZAKO IKASTAROAK:

  • BALLET: Astelehenak (18:00etatik 19:00etara) eta Eguaztenak (17:00etatik 18:00etara)
  • Ander Deuna Kultur Aretoa (Goierri)

 

  • KUNG FU: Martitzen eta Eguenak (17:00etatik 18:00etara)
  • Udaletxeko beheko solairua 
  • PINTURA: Eguenak (18:00etatik 20:00etara)
  • Ander Deuna Kultur Aretoa (Goierri)

NAGUSIENTZAKO IKASTAROAK:  

  • PINTURA: Eguenak (18:00etatik 20:00etara)
  • Ander Deuna Kultur Aretoa (Goierri)
    • EUSKARA: 2 maila, oinarrizkoa eta 2. maila
    • Oinarrizkoa: Martitzen eta eguenak, 17:30etatik 19:00etara
    • 2. maila: Martitzen eta eguenak, 19:30etatik 21:00etara
    • Udaletxeko beheko solairua

    ARGIBIDE GEHIAGO...
    UDAL KULTUR GUNEA
    Udaletxeko bidea 2, 48650. Barrika, Bizkaia.
    Tel.: 94.677.51.63
    Fax: 94.404.61.43
    Email: liburutegia@barrika.net




        

  •