Albisteak

 

OROIMENA LANTZEKO IKASTAROA

6 hilabeteko ikastaroa, Azaroa 2013 - Maiatza 2014
MARTITZENETAN, 18:00etatik 19.30etara Udaletxeko beheko solairuan

Zaharrak egiten garen einean oroimenaren lehenengo hutsak nabaritzea fenomeno arrunta da,
adinaz gain badira beste faktore pertsonal batzuk aintzat hartu behar direnak: lanetik erretiratzea, kalkulagailua bezalako herramintak erabiltzea, telefonoen memoria, agenda eta alarmadun erlojuak, estresa, larritasuna edota antsietatea, gogoaren beheraldia...

Faktore hauek guztiak, oroimenaren behar bezalako funtzionamendua eragozten dute. Hala ere, entrenamendu kognitiboaren bitartez gure adimen-funtzionamendua hobetu dezakegu. Sasoian mantentzeko kirola burutzen dugun moduan, oroimenak ere bere entrenamendua behar duelako izan"mens sana in corpore sano". Modu honetan, gure bizitza kalitatea hobetuko dugu.  

Ondorengo esparru kogntiboak landuko dira: arreta eta hautematea, orientazioa, oroimena, hizkuntza, funtzio exekutiboak, gnosiak, kalkulua eta praxiak, etab. Horiek guztiak ariketa dinamiko eta entretenigarrien bitartez landuko dira.

55 URTETIK AURRERA
Erroldatuak: 12,00€ hilero
Ez erroldatuak: 20,00€ hilero

IZENA EMATEKO EPEA: UDAL KULTUR GUNEAN
-Erroldatuak: Urriaren 21etik Azaroaren 4 arte
-Ez erroldatuak:Urriaren 28tik Azaroaren 4 arte
(*20 plaza. Erroldatuek lehenbizikotasuna izango dute plazen esleipenean)

ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!

ARGIBIDE GEHIAGO...
UDAL KULTUR GUNEA
Udaletxeko bidea 2, 48650. Barrika, Bizkaia.
Tel.: 94.677.51.63 - Fax: 94.404.61.43 - Email: liburutegia@barrika.net