Albisteak

Erosketarako orgatxoa 

Munduan egunez-egun kontsumitzen diren milaka eta milaka plastikozko poltsek ingurumenean eragiten duten problematika dela eta, 2010etik aurrera baztertu egin nahi dira poltsa horiek arian arian.

 

Iaz, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak abian jarri zuen “EGIOZU AURRE PLASTIKOARI” kanpaina, plastikozko poltsak errotik baztertzea xedetzat zuena.

 

Aurten beste kanpaina bat egin nahi da plastikozko poltsen aurkako borrokan jarraitzeko. Horrela, 600 orgatxo zozketatuko dira kanpainari atxikitutako dendetan erosten duten auzotarren artean.

 

Horretarako, auzotarrek gutxienez 5 €ko gastua egin beharko dute denda horietan, eta 2011ko urtarrilaren 31 baino lehenago kartoia bete.

 

Kanpaina honen xehetasunak ezagutzeko, begira ezazu atxikitutako dokumentua, eta begiratu zozketako oinarriak.

 

Parte har ezazue kanpainan, denon artean plastikozko poltsak errotik baztertzeko.