Albisteak

Club Tenis Barrika 

Barrikako Abaroa Tenis Kirol Taldeko alevin taldea Euskadiko Tono Paez Kimuen Txapelketaren finalerako sailkatu da, iaz bezala. Sailkapen partida ikusgarria izan zen, bi taldeko jokalarien arteko parekotasun handiarekin eta jokoaren maila bikaina izan zen. Azkenean, Barrikako taldeak Jolasetari irabazi zion 3-2. Taldeko jokalariak izan ziren: Mikel López, Iñigo Torre, Diego Ayus eta Ander Juez. Horiek izan ziren norgehiagokako protagonistak tantoak kontzentrazio eta intentsitate handiz jokatuta. Jolasetako jokalariek, Albanok gidatuta, joko bikaina erakutsi zuten eta barruan duten onena eman zuten. Azkenean, dena erabaki zen Mikel eta Iñigok Jolasetako Pablo eta Alejandroren aurka binaka jokatutako norgehiagokan. Barrikako jokalariek irabazi zuten super tie-breakean erabaki zutelarik (6/1 6/7 10-5). Jolasetako taldearen jokalariek “fair play” aparta erakutsi zuten.

Finala Barrikako tenis pistan jokatuko da eta Santurtzi izango du aurkari Barrikak. Santurtzik Laukarizi irabazi zion azken partidan 3-2. Eguraldi txarrik ez bada finala larunbatean jokatuko da, martxoak 12, 14:00etan Barrikako pistan. Iñigo Torre eta Mikel López Bizkaiko Kimuen Txapelketan txapeldun eta txapeldunorde izan ziren, hurrenez hurren. Hori guztia dela eta, etortzera gonbidatu egiten zaituztegu gure jokalariak ikusi eta animatzeko, seguru joko apartaz gozatzeko modua edukiko duzuela.