Albisteak

 

Barrikako Udala indarrean dagoen Udal Planeamendua berraztertzen ari da, zertarako eta datozen urteetan zehar herriaren hazkuntza eta garapena zuzenduko dituen hirigintza tresna edukitzeko.

Plana lantzeko prozesuan funtsezko puntua da PLANEAMENDUKO AHOLKU BATZORDEA.
Osaera askotarikoa du, horrela jasota geratuko baitira udalerrian izan litezkeen hainbat ikuspegi; eta ekarpen horietatik abiatuta, udalerriaren ikuspegi orokorragoa, aberatsagoa eta errealagoa lortuko da.

Araudiaren 3. artikuluarekin bat, finkatutako elkarte mota bakoitzaren ordezkari banak hartuko du parte. Elkarteak, besteak beste, honelakoak izango dira: Saltzaileen elkarteak, elbarrien elkarteak, emakumeen elkarteak, gazte elkarteak, ingurumena babestu eta defendatzeko legez eratutako erakundeak, herriko ikastetxeak, hirugarren adinekoen elkarteak, kirol elkarteak, legearen arabera eratutako auzokoen elkarteak (Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen Erregistroan alta emanda egon beharko dute); aurreko zerrendan agertzen ez diren elkarteek, parte hartu nahi badute, eskaria aurkeztu beharko dute, Udalbatzak sartu ala ez sartu bozketapean jar dezan.

Parte hartu nahi duten elkarteek edo talde interesa ordezka dezaketen pertsona guztiek, gehien jota, 2011ko otsailaren 18ra arte, ostirala, aurkeztu ahal izango dituzte eskariak, bai Udaletxeko bulegoetara joanez (astelehenetik ostiralera, 09:00 14:00), bai posta arruntaz, bai posta elektronikoz  barrika@barrika.net. Udaletxean edo Udal Liburutegian erregistratuta ez dauden elkarteek edo interesatutako pertsona fisikoek udalerrian jarduten dutela egiaztatu beharko dute, eta beren helbidea eta harreman telefonoa eman beharko.
Eskariak aurkezteko epea amaituta, Udala harremanetan jarriko da eskatzaileekin, Planeamenduko Aholku Batzordearen kudeaketa eta tramitazioaren berri emateko (ordezkaria aukeratzeko irizpideak eta epeak...).

Aholku Batzordearen Araudia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2009ko uztailaren 1ean, 123. zenbakian, eta udal webaren orrialdean (www.barrika.eu ) kontsulta daiteke, Ordenantzak  deritzon atalean.