Albisteak

Fotografia Día del Arbol 24 de Marzo 

ZUHAITZAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Joan den martxoaren 24ean (zapatua) goiz ederra igaro genuen Abaroa parkean gauzaturiko zuhaitz landaketan. Zuhaitz landaketa honen izatea, Barrikan Zuhaitzaren Nazioarteko Eguna ospatzea zen, hain zuzen ere.
Eguraldi ederra izan genuen eta etxeko txikienek euren aitatxu eta amatxuez lagunduta zuhaitzak landatzen ikasteko aukera izan zuten, naturaren garrantzia eta ingurunearekiko errespetua bezalako kontzeptuak pausuz pausu barneratzen zituztelarik.
Barrikako Udaleko Kultura Sailetik parte hartutako guztioi eskerrak eman nahi dizkizuegu eta goiza ondo baino hobeto igaro izatea espero dugu.

ESKERRIK ASKO GUZTIOI!