Albisteak

 
1989ko azaroaren 20an, mundu osoko gobernuetako funtzionarioen, profesionalen, umeei babesa emateko erakundeen eta talde erlijioso ugariren arteko kontsulta eta negoziazioz osatutako hamar urteren ondoren, Nazio Batuen Batzar Nagusiak Umeen Eskubideei buruzko Hitzarmenaren testua onartu zuen, eta hurrengo urtean sartu zen indarrean. Hitzarmenak, aurreko Adierazpenak ez bezala, derrigorrezko izaera du Estatuetan, eta horrexegatik da hain garrantzitsua. Gaur, Haurreren Eguna ospatzen da estatu espainiarran, eta Barrikako Udaletxetik umeekiko elkarkidetasuna adierazi nahi dugu, batez ere, XXI. mendean egonda, haien eskubideak zapalduak dituztenekin.