Albisteak

 

EMAKUMEEN EGUNA
Martxoak 8

Joan den ostegunean, martxoak 8, emakumeen nazioarteko eguna ospatu genuen Barrikan era berezi batean. Barrikako Emakumeen Elkarteak "Emakumeen Hitza" emakumearen manifestuaren irakurketa antolatu zuen eta honen ostean, arrautzopil eta tarten erakusketa eta ondorengoko dastatzearen III. edizioa izan genuen.
Arratsalde atsegina eta alaia igaro genuen emakumeen artean, esperientzia eta bizipen ezberdinak elkarrekin partekatuz.
Aktibitate hauek guztiak Ander Deuna Kultur Aretoko ekipamenduan gauzatuak izan ziren.

Udal Kultur Gunetik "Emakumeen Hitza" elkarteari eskerrak eman nahi dizkiogu aurrera eramaten duten lanagatik, elkartea osatzen duten emakume taldearen aktibitatea eta adorea azpimarratzen ditugularik. "Emakumeen Hitza" elkarteak gizarte, kultura eta kirolari loturiko hainbat aktibitate antolatu eta sustatzen ditu, horiek guztiak oso garrantzitsuak eta beharrezkoak dira gure herrian. Horrexegatik guztiagatik,  ESKERRIK ASKO!

ANIMATU ETA PARTE HARTU!

EMAKUMEEN HITZA (Tel. 616.89.84.64)

UDAL KULTUR GUNEA
Udaletxeko bidea 2, 48650. Barrika, Bizkaia.
Tel.: 94.677.5163
Fax: 94.404.61.43
Email: liburutegia@barrika.net