Albisteak

Agate Deuna 

AGATE DEUNA EGUNA

Pasa den otsailaren 4an (zapatua), Agate Deunaren bezperan, Barrikako Agate Deuna Abesbatzak festa egun hau ospatzeko asmoz atera zen. Kantaldi ibiltaria burutu zuten auzoz auzo goiz osoan zehar. 9:00etan atera ziren Udaletxeko enparantzatik eta 14:00-15:00ak aldera amaitu zuten Nagusien Etxean.

Tenperatura oso baxuak izan arren, eguraldiari aurre egin eta Barrikako auzokideak animatu zituzten goiz osoan zehar.

Udal eta Udal Kultur Gunearen aldetik, eskerrak eman nahi dizkizuegu zuen gogo, lan eta parte hartzeagatik.
ESKERRIK ASKO GUZTIOI!