Albisteak

 

ATHLETIC-REAL DERBIA

Joan den maiatzaren 6an (domeka), Barrikako Futbol Eskolak Jokalari Ohien Txapelketako Athletic eta Realaren arteko derbia antolatu zuen. Eguraldi ona atera zen eta goiz ederra igaro genuen Atxutegi Futbol Zelaian, ume, nagusi zein familiak orokorrean, bi taldeetako jokalari ohien jokoaz disfrutatu genuelarik: Bittor Alkiza, Javi Gonzalez eta Javi Casas, beste askoren artean.

Norgehiagoka talde txurigorriaren alde amaitu zen, Athletic-ek 4-1 irabazi zion Realari. Hala ere, emaitza gutxienezkoa da, izan ere, domeka goizean izandako giroa ikaragarria izan zen, ekitaldiak hamaika pertsona bildu zituen, arrakasta handia lortu zuelarik. Udal Kultur Gunetik Futbol Eskola zoriondu nahi dugu orain arte eramandako kudeaketa eta lana ezin baino hobeto burutzen ari direlako, zorionak guztioi!