Albisteak

 

BARRIKAKO ARGAZKI LEHIAKETA
I. EDIZIOA
SARI BANAKETA

Pasa den uztailaren 20an (barikua) Barrikako Argazki Lehiaketako I. Edizio honetako Sari Banaketa izan genuen Udal Liburutegiko instalazioetan. Sari banaketan zehar, irudi finalistak aditzera eman, aurtengo argazki irabazleak komunikatu eta bakoitzari irabazitako saria eman zitzaion.

Lehendabiziko edizio honetan guztira 32 argazki aurkeztu izan dira, lehendabiziko urtea izanda kopuru nahiko jatorra dela pentsatzen dugularik. Beraz, Udal Kultur Gunetik guztioi eskerrak eman nahi dizkizuegu zuen parte hartze eta kolaborazioagatik.

Irabazleak ondorengoak izan dira, zorionak!

1º SARIA:
Bi pertsonentzako egonaldia gosariarekin Gane Landetxean
 Titulua: "Barrikako hondartza gauean"
Egilea: Garikoitz Bilbao Bollada

2º SARIA: Bi pertsonentzako egonaldia gosariarekin Zearreta Barri Landetxean
Titulua: "Luz de Amanecer"
Egilea: Jose Mari Albisu

3º SARIA: Argituz liburua
Titulua: "Ojo de Águila sobre Barrika III"
Egilea: Gilles Bourdoiseau

Argazkien balorazio prozesua ondorengoa izan da:

Lehendabizi bozkaketa herrikoia gauzatu da. Barrikako auzokide bakoitzak bere 3 argazki gustukoenak bozkatu zitzakeen 32 argazkien artean, esposaketan bertan bozkatzeko aukera zegoen Nagusien Etxean. Bozkaketa herrikoi hau uztailaren 9tik 19ra bitartean izan da.

Bozkaketa herrikoiaren bitartez, aurtengo 10 argazki finalistak aukeratu izan dira, barrikoztarrek hautaturiko 10 bozkatuenak. Behin aukeraketa eginda, argazkilaritza munduko epamahai profesional batek baloratu eta 10 argazki finalisten artean saridunak aukeratu ditu.

Ondoren bai epamahai herrikoiaren bai profesionalaren balorazio orriak eskuragarri dituzue eta baita argazki bakoitzak lorturiko puntuak ere:

EPAMAHAI HERRIKOIA


EPAMAHAI PROFESIONALA

Berriro ere, zuen kolaborazioa eskertu nahi dugu eta hurrengo urtean, berriro parte hartzea espero dugu.

ARGIBIDE GEHIAGO...
UDAL KULTUR GUNEA
Udaletxeko bidea 2, 48650. Barrika, Bizkaia.
Tel.: 94.677.51.63
Fax: 94.404.61.43
Email: liburutegia@barrika.net