Albisteak

 

AZKEN EGUNA
 2012ko urriaren 31

AURRERAPEN DOKUMENTUA, ECIA AZTERLANA ETA KOPIAK
 Jendaurreko aldian zehar, interesatuek eskuragarri izango dituzte Aurrerapenaren dokumentuaren ale bat, bai eta Ingurumenaren gaineko baterako ebaluazio-azterlana eta talde politikoek zein udalkideek egindako proposamenak ere, kontsulta daitezen. Dokumentuok Udaletxeko bulegoetan egongo dira ikusgai, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara.

Liburutegian ere kontsultagai izango dira, eta hor, planoak horma irudietan jarrita egongo dira, eta nahi duenak horien kopia digitala (CD) eraman ahal izango du 4,25€/unit. ren truke, honako ordutegi honetan:
Astelehenetan: 16:00-20:00
Asteartetik ostiralera: 10:00-14:00 eta 16:00-20:00
Larunbatetan: 10:00-14:00
Udalaren web-orrian ere ikusgai izango dira: www.barrika.net (Hirigintza plangintzaren aurrerapena )

Planoen kopiak leku hauetan lortu ahal izango dira:
- Cianoplan, Villa de Plentzia 6, 48930 GETXO (lehengo Golfa)
- Copistería Plentzia, Erribera 36, 48620 PLENTZIA.

HITZALDI AURKEZPENA
Irailaren 6an (osteguna), 19:30etan, Berrikuspena idatzi duen taldeak Aurrerapena aurkezteko hitzaldia eskainiko du Goierriko Kultur Etxean.

IDAZKETA TALDEARI KONTSULTAK
Idazketa taldeak, aurrerapenaren jendaurreko aldian, banan banan hartuko ditu interesatuak.

Kontsultak, hasiera batean, urriaren 5ean (ostirala) izango dira, 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:30etara.

Interesatuek dagokion eskari orria bete beharko dute, kontsultaren arrazoia adierazita.

Barrika, abuztua 2012
ALKATEA
José Madariaga Marín.