Albisteak

Grupo de Mujeres 

GIRO EDERRA EMAKUMEEN EGUNEKO  BARRIKAKO PADEL TXAPELKETAN, MARTXOAK 8

 Padel egun ederra izan zen joan den Martxoaren 8an, zapatua, Barrikako Udal Pistetan. Eguraldi ezinhobea egon zen eta emakume partehartzaile guztiek arratsalde zoragarria igaro zuten Padel Txapelketan.

30 bat emakume eta zenbait neskatila parte hartu zuten txapelketan, non partehartzea, laguntasuna eta kiroltasuna izan ziren nagusi. Partehartzaileek primeran igaro zuten arratsalde politaz gozatu zutelarik.  

Azkenengo txandan, oso estua izan zena, Ana Fonquernie / Verónica Fernándezek osaturiko bikotea egin zen txapelketarekin. Bigarren postuan, Leire Zubiaur / Sonia Garai gelditu ziren. Hirugarren postuan, berriz, Barrikako Bego Prego / Ainhize López gelditu ziren.

Barrikako Udaletik txapelketako partehartzaile guztiak zoriondu nahi ditugu eta baita "Barrika Tenis Taldea" elkarte antolatzailea ere. Aurtengo edizioa beste askoren lehendabizikoa izatea espero dugu. ESKERRIK ASKO GUZTIOI!