Albisteak

 

BARRIKAKO TENIS TALDEKO JOKALARIEN JOKAERA EDERRA

Hasteko, esatea joan den maiatzaren 26an gure benjamina den Jon Alcibar, bere lehendabiziko txapelketan federatu moduan, Bakioko finalera iritsi zen, bertan Jon Garcia de Castro txapeldunarekin galdu zuelarik, berdinketa hausteko super tie-break-ean hain zuzen ere. Jon Alcibarrek Irati Urbanejarekin batera erakusten ari dira Bizkaiko onenen artean direla. Alevin kategorian, Diego Ayusen jokaera azpimarratu behar dugu ere, finalean galdu zuen honek Jon Yecoraren aurrean.

Bestetik, Eskola Denboraldia jadanik amaitu dugu Euskadiko Txapelketarekin, aurten Eibarren ospatu genuen hau. Bikain atera gara txapelketatik! izan ere, gure jokaera ezinhobea izan da eta. Kepa Zabala, aurreko astean Bizkaiko Txapelketa irabazi zuelarik, Euskadiko Txapeldun bihurtu da Eibarren, Sestao Tenis Club-eko Gorka Olazabal garaitu zuela, 4/0 eta 4/2 batekin.

Emakumezkoen kategorian, gure txapelduna den Claudia Dominguez, aurreko astean Bizkaiko txapelketan bigarren postuan gelditu zena Irlandesas taldearen Marta Sanz-ekin galdu ostean, oraingo honetan errebantxa hartu du eta brontzezko garaikurra lortzeko partidan garaitu du azken hau.

Zorionak guztioi! Abaroa Tenis Kirol Taldeak gure artean izateaz arro dago!