Albisteak

 

Joan den martxoaren 7an, astelehena, Barrikako Udalak antolatutako III. Tostada Lehiaketa ospatu zen Barrikako Udaletxeko beheko solairuan. Aurten 12 izan dira partehartzaileak, horiek guztiak barrikoztarrak, eta ehun bat pertsona inguru  bildu zituen ekitaldiak. Saioaren amaieran lehiaketara aurkeztutako tostadak dastatzeko aukera izan zuten hurbildutako guztiek.

Ondorengoak izan dira partehartzaile sarituak:

4. saria- Ignacio Batzoki   
3. saria- Nagusien Etxea
2. saria- Mikel Borinaga   
1. saria- Carmen Olarra

Epamahaia gastronomia munduan aritutako 5 profesionalek osatu zuten.

III. edizio honek izandako arrakastak hurrengo urtean jende berria aurkeztera animatzea espero dugu. Eskerrik asko guztioi.