Albisteak

 

Argia itzaltzea, ontzi garbigailua martxan jartzea, txorrota ixtea, e.a. Egunean zehar, baliabideak (elektrizitatea, ura, erregaiak…) kontsumitzen dituzten hainbat eta hainbat keinu egiten dugu, eta horiek eragin handia dute ingurumenean eta etxeko ekonomian.

 “Etxe berdeak”, ohitura jasangarriak edukitzeko laguntza ekimena, EKOGUNEK sustatzen du, eta doakoa da.

Erronka bat helburu ...
• Ur eta energia (elektrizitatea, gasa…) gutxiago kontsumitu gure etxean.
• Gure etxeko fakturen gastua murriztea lortu.
• CO2 igorpenak murriztu, aldaketa klimatikoa galgatzen laguntzeko.

Zer eskaintzen dizugu?...
Lau tailer: horietan, aholku praktikoak eta informazioa emango dizkizugu energia aurreztu eta ohitura jasangarriagoak izateko:
• Haurtzaindegi zerbitzua
• Banakako aholkularitza jarraia prozesuan zehar.
• Aurrezteko kita.
• Zure experientziak partekatzeko gunea.

¡ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!

Programaren aurkezpenera gonbidatzen zaitugu:

EGUNA: Otsailak 12
ORDUA: 19:00
TOKIA: KULTUR ETXEA/ Udaletxeko bidea 6

Informazio gehiago eta inskripzio orria: 
http://www.uribekosta.org/c/sostenibilidad/noticia/%C2%A1aprende-ahorrar-en-casa-con-hogares-verde