Albisteak

 

I. MOZORRO LEHIAKETA
ume eta nagusientzako

OTSAILAK 18  (zapatua)
18:00etan
UDAL FRONTOIAN

Barrikako Udalak ume eta nagusientzako I. Mozorro Lehiaketa antolatu du. Lehiaketa otsailaren 18an (zapatua) ospatuko dugu, arratsaldeko 18:00etan udal frontoian.

Lehiaketa banakoentzat izango da, eta ez da talderik onartuko. Parte hartzaileek desfile-ibiltokian zehar desfilatu beharko dute euren mozorroa, epaileek baloratzen duten bitartean. Ondoren, sari-banaketa izango da.

Sariak lau kategoriatan banatuko dira:

  • 0-6 urte
  • 7-12 urte
  • 13-20 urte
  • 21 urtetik aurrera

Kategoria bakoitzeko irabazleek jostailu didaktikoak, zinema eta museorako sarrerak, etab...eramango dituzte.

Lehiaketaren oinarriak ondoren dituzue eskuragarri:
OINARRIAK

Edonork parte hartu dezake lehiaketan, Udal Kultur Gunetik parte hartzera animatzen zaituegu! Lehendabiziko edizio hau beste askoren lehenengoa izatea espero dugu!
ANIMATU ETA PARTE HARTU!

Argibide gehiago...
Udal Kultur Gunea
Udaletxeko bidea 2, 48650-Barrika
Tel.: 94.677.51.63
Fax: 94.404.61.43
Email: liburutegia@barrika.net