Albisteak

Bases I. Concurso de Fotografia con Movil "Mujeres y Deporte" de Uribe Kosta 2013 

SAKELAKO TELEFONOZ EGINDAKO ARGAZKIEN I. LEHIAKETA

2013KO URIBE KOSTAKO "EMAKUMEAK ETA KIROLA"

Martxoaren 8a     Emakumeen Nazioarteko Eguna

Martxoaren 8an egiten den Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko Berdintasun Sailak bat egin nahi du gertakizun horrekin, eta hartara, argazkien bidez, begi bistan utzi nahi du emakumeek kirol-esparruan duten egoera.

Lehiaketaren gaia "Emakumeak eta kirola" izango da (kirolaren edozein ikuspegi, pertsonak, lehiaketak, entrenamenduak, arazoak gainditzea, berdintasuna, integrazioa...etab.)

Argazkiak 2013ko martxoaren 8tik 25era bitartean bidali ahal izango dira, biak barne. Ondorengo helbide elektronikora bidaliko dira: 8m@uribekosta.org.
Mezu elektroniko bakoitzean, ondoko datu hauek zehaztuko dira: izen-abizenak, NAN, helbidea, harremanetarako telefonoa, posta elektronikoa, argazkien titulua.

Sariak: Hiru sari ezartzen dira:
1. 200€
2. 100€
3. 50€

Sariak txarteletan emango dira, eta horiek Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatea osatzen duen edozein udaletan (Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela y Urduliz) truka daitezke, bertako edozein denda edo ostatutan, hango produktuak eskuratuz. Dagokion txartela irabazleak aukeratutako denda edo ostatuan trukatuko da.

LEHIAKETAREN OINARRIAK ondorengo estekan eskuragarri dituzue...
http://www.uribekosta.org/eu/c/igualdad/berria/sakelako-telefonoz-egindako-argazkien-i-lehiaketa-emakumeak-eta-kirola-uribe-kosta

ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!

Argibide gehiago...
UDAL KULTUR GUNEA
Udaletxeko bidea nº2, 48650. Barrika, Bizkaia.
Tel.: 94.677.51.63
Fax: 94.40.61.43
Email: liburutegia@barrika.net