Albisteak

 

GABONETAKO IV. POSTAL LEHIAKETA

Barrikako Udalak Gabonetako Postalen laugarren lehiaketarako deia egiten du. Lehiaketaren helburua 5 eta 11 urte bitarteko neska mutilak arte lanak sortzera bultzatzea da.

Lanak aurkeztea
Lehiatzaile bakoitzak lan bakar bat aurkeztu ahal izango du. Norberak erabakiko du zein teknika erabili, betiere DIN-A4 formatuan eta tolestatu gabe. Obrak jatorrizkoak izan behar dira.

Lanak entregatzea eta onartzeko epea
Lanak entregatzeko lekua: Udal Kultur Gunea.
Lanak gutun azal baten barruan aurkeztuko dira eta horren kanpoaldean honakoak agertu beharko du: GABONETAKO POSTALEN IV. LEHIAKETA 2012. Gutun azalaren barruan ondoko hauek sartu beharko dira: lana bera atzealdean titulua jarrita; eta gutun azal txiki bat, itxita baita ere, kanpoaldean lanaren titulua azaltzen dena eta honen barruan, norberaren datuak ere badituena.

Lanak aurkezteko azken eguna 2012ko azaroaren 17a izango da (larunbata), 14:00ak arte.

SARIAK:
1. saria: 80,00€ko balea Goya liburudendan.
2. saria: 40,00€ko balea Goya liburudendan.

Ondoren oinarriak eskuragarri dituzue:
OINARRIAK

ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!

Argibide gehiago...
UDAL KULTUR GUNEA
Udaletxeko bidea 2, 48650. Barrika, Bizkaia.
Tel.: 94.677.51.63
Fax: 94.404.61.43
Email: liburutegia@barrika.net