Albisteak

 

KZ GUNE IKASTARO BERRIAK

Kz Gune ikastaro berriak jarriko ditugu martxan Barrikan, modu honetan 2012/13 kurtsoari hasiera ematen diogularik. Ondoren eskuragarri diren ikastaroak eta bakoitzari buruzko azalpen laburra eskaintzen dizuegu. Interesaturik baldin bazaude, animatu eta zure izena eman. Ikastaro dohanekoak eta trinkoak dira hauek, plaza mugatuak.

Argibide gehiago eta izena emateko Udal Kultur Gunean (tel.: 94.677.51.63, fax: 94.404.61.43, email: liburutegia@barrika.net).

IKASTAROAK AUKERAN:

E-Administrazioa:
On line kudeaketa administratiboak Eusko Jaurlaritzarekin, Foru Aldundiekin, Udalekin edota Administrazio zentralarekin egin itzazu.
Google Apps: Zure antolaketa pertsonala edo enpresakoa erraztuko dizkizuten Google tresnak ikas itzazu.
Oinarrizko Internet: Internet munduan sar zaitez, PC bat zer den ezagutu, nabigatzen eta posta elektronikoa erabiltzen ikasi beste ezagutza batzuen artean.
Irudia eta Soinua: Sormena askatu GIMP, Audacity eta bestelako tresnak erabiliz. 
Sare sozialak 2.0: Harremanetan jarri eta dokumentuak partekatu ezagutzen dituzun pertsonekin sarearen bidez.
Software librea: Software librearen baldintzak, baimen motak, abantailak, desabantailak...