Albisteak

 

Galdetegiaren sarreran adierazten dan moduan, jaso egin nahi dira herriaren etorkizunaz interesatuta dagozan guztiengandik iritziak, jarrerak eta ikuspegiak.

Galdetegi hau udalerriko etxebizitza guztietan banatuko da, eta interesatuta dagozan guztiak eskura izango dabez eskura ondorengo lekuetan.

Udaletxea: Astelehenetik barikura, goizeko 8etatik eguerdiko ordu 2ak arte.
Liburutegia: astelehenetan arratsaldeko 5etatik iluntzeko 8:30ak arte, eta martitzenetik zapatura, goizez, 12etatik 1:30ak arte; arratsaldez, 5etatik 8:30ak arte
Jubilatuen Egoitzan. Jubilatuen Egoitzan. Taberna-kafetegia zabalik dagoen ordutegian.

Halaber, Udalaren web portalean, www.barrika.net, galdetegiaren kopia bat jaso ahal izango da, eta inprimatu , gero bete ahal izateko.
Galdetegia erantzun ahal izango da oso-osorik edo nahi izan ezkero, bakarrik bakoitzari interesatzen jakon arloan. Aurkezten danean ez da beharrezkoa bertan interesdunaren izenik emotea, izena emon barik bere aurkeztu ahal da, baina interesgarria izango litzakigu jakitea adina eta ogibidea. Horregaitik ikusita garrantzi handikoa izan leikela Plan Nagusiaren azken idazketa egiterakoan, eskatzen deutsuegu interesaz eta errespetuz jokatzeko. 
Galdetegiak beteta emoteko esandako lekuetan, edozeinetan, egin ahal izango da. galdetegiak beteta aurkezteko epea amaituko da maiatzaren 17an, martitzena.

 LEHENENGO PARTE HARTZE GALDEKETA (PDF - 996 Kb.)