Albisteak

 

IPUIN KONTALARIA "EMAKUMEEN EDERTASUNA"

Pasa den martxoaren 9an (barikua), "Emakumeen Edertasuna" izendaturiko ipuin kontalari saio oso bereziaz gozatu genuen Ander Deuna Kultur Aretoan (Goierri) arratsaldeko 19:00etan.

Hainbat motatako ipuinak: tradizionalak, mexikar istorioak, gaurkotasunezkoak...hala ere, horiek guztiak emakumea zuten protagonista nagusi. Emakumearen paperaz disfrutatu genuen beste ikuspegi batetik, hain ohikoa ez zaigun ikuspuntu batetik.

Arratsalde atsegina igaro genuen eta emakumeen eguna (martxoak 8) ospatu genuen ekitaldi berezi baten bitartez. Eskerrik asko etorri zineten guztioi!

ANIMATU ETA PARTE HARTU!

UDAL KULTUR GUNEA
Udaletxeko bidea 2, 48650. Barrika. Bizkaia
Tel.: 94.677.51.63
Fax: 94.404.61.43
Email: liburutegia@barrika.net