Albisteak

 

Ekimen honen bidez, praktikan jarri nahi dira aurreko zenbait ikastarotan (nekazaritza ekologikoa, terrazako ortua...) lortutako ezaguerak: hau da, haztegiak sortu, lurrean landatu, landareen mantentze lanak egin eta ongarria bota, izurriak ezagutu eta bestelako tratamenduak.

Gainera, orain arte sortutako zalantza guztiak argitu ahal izango dira, irakasleareklin zuzen zuzenean.

Monitorizazioan parte hartu ahal izateko, ezinbestekoa izango da  laborantzari edo terrazetako ortuari buruzko ikastaroren bat eginda izatea, edo, bestela, ortuak lantzen esperientzia izatea.

Ortua sortu eta lantzen den bitartean, irakasleak  dagokion jarraipena egingo du.

Ikastaroa irekia da. Aurretik ezarritako egutegi eta ordutegiaren barruan, norberak nahi dituen egun zein ordutan etor daiteke.


Ordutegia:    Al, Ar, Az, Og:17:00-20:00
                        L.: 9:00-14:00

Datak: ekainak 6, 8, 13, 15, 18, 21, 23, 25, 28, 30 eta uztailak 2 eta 4