Albisteak

 
EKOGUNE IKASTARO BERRIAK 2012 - 3. LAUHILEKOA

Uribe Kostako Mankomunitateko Iraunkortasun Sailak 2006an konposgintza kanpaina hasi zuen, eta 2007an lehenengo inausketa ikastaroa eskaini zuen, Mankomunitateko auzotarrek aurkeztutako eskari eta iradokizunei erantzuteko. Gaur egun, 14tik gora ikastaro eskaintzen dira, den denak ortuarekin, ekologiarekin eta kontsumo arduratsuarekin zerikusia dutenak (ikusi erantsitako ikastaro egutegia).

Mankomunitatea osatzen duten zazpi udaletako batean erroldatuta daudenentzat baino ez dira ikastaro hauek, eta doakoak dira. Hona hemen zazpi udalak: Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopelana edo Urduliz.

Ikastaroren batera apuntatu nahi izanez gero, bete ezazu atxikitzen den inskripzio orria eta bidali ezazucursos@uribekosta.org helbidera, edo Fax bitartez 946762872 zenbakira, edo eta Mankomunitateko bulegora bertara eroan astelehenetik-ostiralera 9.00tatik 14.00bitartera.

IZENA EMATEKO ORRIA

2012KO EKOGUNE IKASTAROAK – HIRUGARREN LAUHILEKOA

Izena emateko epea zabalik: 2011ko uztailaren 15era arte
Jasangarritasun saileko 2012ko Ekogune Ikastaroen izen-emate epea zabaltzen da, 3. Lauhilekoa.
 
-        Neguko ortu organikoa
-        Lorategien diseinua
-        Landareen mundua. (Hastapena)
-        Lurra lantzeko teknikak
-        Arrosa-landareak inaustea
-        Haziak
-        Fruta-arbolak inaustea

IKASTAROEN FITXAK

Onartuen zerrenda 2012ko abuztuaren 1ean argitaratuko da:

Onartuen zerrendaargitaratuko da:
  • www.uribekosta.org /Iraunkortasuna/Ekogune /Ikastaroak
  • eta Mankomunitateko oholean (Gatzarriñe, 4– Larrabasterra).