Albisteak

 

KZ GUNE IKASTARO BERRIAK
"Internet oinarrizkoa" eta "Irudia eta soinua"

Barrikako Kultur Gunean ikastaro berriak jartzen ditugu martxan, Kz Gune sailean,
 maiatzaren 28tik ekainaren 8ra arratsaldeko ordutegian.

"Internet oinarrizkoa" ikastaroa 16:00etatik 18:00etara izango da astelehenetik ostiralera eta ondorengo esparruak landuko dira: Internet nabigazioa, web orrialde ezberdinak, ofimatika basikoa, helbide elektronikoa...

Bestetik, "Irudia eta Soinua" ikastaroa 18:00etatik 20:00etara izango da astelehenetik ostiralera eta Audacity, Draw, etab. programak ikusiko dira.

INTERNET OINARRIZKOA (astelehenetik ostiralera):16:00etatik 18:00etara.
IRUDIA ETA SOINUA (astelehenetik ostiralera): 18:00etatik 20:00etara.

Interesaturik baldin bazaude, animatu eta parte hartu!

ARGIBIDE GEHIAGO...

UDAL KULTUR GUNEA

Udaletxeko bidea 2, 48650. Barrika, Bizkaia.

Tel.: 94.677.51.63 / Email: liburutegia@barrika.net