Albisteak

Tenis txapelketako irabazleen argazkia 

Barrikako Udaleko Teniseko Open eta Klubeko Beterano Junior Txapelketa (+35) herriko pistetan jokatu da beste urte batez. Openean, Josu Ortiz de Zarate nagusitu da argi finalean, Diego Chavezi 6/1 eta 6/3 irabazi ostean. Bestalde, Klubeko Beterano Junior Txapelketan, Javier Muñozek Miguel Domínguezi irabazi dio finalean, 6/3 eta 2/6 (10-5). Borroka biziko norgehiagoka jokatu dute eta azkenean tie-brekean erabaki da.

Aurten, parte-hartze handia eduki du gizonezkoen kategoriak, emakumezkoenak ez bezala. Horrela, klubaren historian lehen aldiz, ezinezkoa izan da emakumezkoen dema antolatzea.