Albisteak

Oporretan Txangora 2011 

Lehen Hezkuntzako ikaslea bazara eta monotoniatik ihes egin nahi baduzu, etor zaitez gurekin hiru egun zoragarri igarotzera.

APIRILAREN 27, 28 ETA 29AN*:

Goizez eta arratsaldez:

SOPUERTA ABENTURA / EL POBAL BURDINOLA
ARRIKRUTZ KOBAK / ARANTZAZU
ZIENTZIAREN KUTXAGUNEA-PLANETARIUMA / HAIZEAREN ORRAZIA

*Oharrak: Aurten ere ekintza metodologikoagoa izate aldera, izena ematen dutenek HIRU txangoetan parte hartu beharko dute. GUZTIRA 250 PLAZA. Plazak ZOZKETA bidez esleituko dira, baldin eta herri bakoitzari dagozkion leku minimoak baino gehiago betetzen badira.
 
Ume bakoitzak bere bazkaria eta askaria eraman beharko du eta txango bakoitzerako arropa egokia.
 
Betekizunak: Lehen hezkuntzako ikaslea izatea eta Barrika, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopelana edo Urdulizen erroldatuta egotea.
 
Matrikulazio epea: martxoaren 14tik 18ra.
 
Prezioa: 20 euro.
 
Izena emateko: Uribe Kostako Mankomunitateko bulegoan (Gatzarrine 4 Sopelana (Larrabasterra)), web bidez (www.uribekosta.org) edo faxez 94 676 28 72).
 
Informazio gehiago: 94 657 92 79
Ordutegia: 09:00etatik 14:00etara