Albisteak

 

Datorren Otsailetik aurrera Barrikako Udal Liburutegiak martxan jarriko du zerbitzu berri bat erabiltzaile guztientzat: liburu elektroniko irakurgailuen mailegua. Horrela, irakurmena eta informazioa eskuratzeko beste sarbide bat eskainiko dugu. Guztira, bi gailu jarriko dira maileguan liburutegiko bazkideentzat.

Zer da e-irakurgailua?

Gailu berri hau liburu elektronikoak (e-book) irakurtzeko gai da, eta ingelesez, e-reader izenarekin aski ezaguna da. Aparatu txiki eta erabilgarri honek liburu kopuru handia gordetzeko ahalmena eskaintzen du eta aukera ematen du testu moldaketa eta tamaina gure beharretara egokitzeko. Irakurtzeko tresna erosoa da, batez ere ikusmen arazoak dituzten pertsonentzako egokiak dira, tinta elektronikoaren teknologia berritzaileari esker paperarena baino kalitate handiagoa ematen baitu. Aldi berean, soinua onartzen duenez, audio-liburuak bil ditzake.

Liburutegiak eskaintzen duen ekipamendua “Amazon Kindle” da eta interneterako sarbidea ahalbideratzen du WIFI bidez.

Zerbitzuaren deskribapena

Gailu hauek hainbat idazlanen bildumarekin datoz eta gehienez 20 egunetarako mailegatzen dira, berriztatzeko aukerarik gabe. Erreserbak egin daitezke. Horretarako, eskaera bat sinatu behar da erabilera arauak onartuz.

Zerbitzurako sarbidea

Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean izena emanda dagoen edozein pertsona helduk erabil dezake zerbitzu hau. Horretarako, bazkideak liburu elektronikoen irakurgailurako eskaera.inprimakia bete behar du, liburutegiko txartela eta NAN aurkeztuz, mailegu mahaian. Erabiltzaileak gailuaren ardura izango du maileguan dagoen bitartean, eta bueltatu beharko du maileguan jaso zuen egoera berean. Galera kasuan, materiala itzuli beharko du. Lapurreta kasuan, erabiltzaileak lapurretaren salaketa aurkeztu beharko du, osterantzean materiala itzuli beharko duelarik.

Irakurgailuan sartzen diren liburu elektronikoak

Irakurtzeko gailuak bilduma txiki batekin datoz, Barrikako Udal Liburutegiak izenburu zerrenda hau zabaldu duelarik. Barrikako Udal Liburutegia, gutxika, bilduma osatzen joango da.