Albisteak

 

ARGITUZ AURKEZPENA

Joan den ekainaren 7an (eguena) Argituz liburuaren aurkezpenaz gozatu genuen Ander Deuna Kultur Aretoan, Barrikako hondartzari buruzko liburua non geologia eta argazkilaritza uztartzen diren.

Ander Gomez Blancorekin izan ginen, liburuaren autorea, eta berak obraren gauzatze prozesuaz aritu zen, aldi berean Barrikan topatu ditzakegun fenomeno geologikoak era samurrean azaldu zizkigularik. Anderrek Argituz gauzatzeko arrazoia zein izan zen aditzera eman zuen, proiektuaren hasieraz, honen helburu eta zailtasunez aritu zen. Bere kontakizun eta sentipenetaz disfrutatu genuen, era oso samur batean geologo baten ikuspegitik gure hondartzaren balioa eta egunero disfrutatu dezakegun argia transmititzeko gai izan zen. 

Barrikako Udalatik eskerrak eman nahi dizkiogu Anderri bere lan ezinhobe eta beti izan duen prestutasunagatik. Eskerrik asko Ander!

Argituz proiektuaren ildotik Udal Kultur Gunetik Barrikako I. Argazki Lehiaketa jarri dugu martxan. Ez dago adin mugarik eta oinarriak web orrialde honetan eskuragarri dituzue. Parte hartzera animatzen zaituegu!