Albisteak

 

Barrika Udalerriko Plan Orokorra gauzatzen ari den bitartean, eta Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Obra Publiko eta Garraio Sailaren laguntzaz, Barrikako Udalak Genero Ikuspuntua Udal Plan Orokorrean sartzeko ekimena hartu du.

Gure udalerria nola hazi eta garatu nahi dugun baloratzeko parte hartze prozesua da eta honen arabera, udal kudeaketa gauzatu.

Hiria Kolektiboa, Genero Ikuspegia sartzeko Parte Hartze Prozesu eta Hirigintza planetan 10 urteko esperientzia duten emakume arkitekto taldea dugu, Barrikaren kasua ilusio handiz eta gogotsu hartzen duena. Modu honetan, hirigintza bat diseinatu nahi da etorkizuneko arazoak ekidingo dituena eta eguneroko bizitza ahalbidetzen duena, saintze lanak baloratzen dituena eta espazio publikoekiko sarbidea eta oinezko ibilbideak zihurtatuko dituena. Hau da, pertsona guztiei egokitutako herria, hauek bizitzako etapa ezberdinetan aurkituko direlarik.

 Barrikako Udaletik herritar guztioi gonbidapena egiten dizuegu prozesuan parte hartu dezazuen, batez ere emakumezkoei, zuen beharrizan eta arazoak ezagutu ahal izateko eta baita dependentzia duten pertsonenak ere. Izan ere,  espazio publikoen inguruan duzuen ezagupena  oso baliogarria izango da udal arautegian kontuan hartzeko.  


OTSAILEKO EGUAZTENETEN (ASTEAZKENAK):
OTSAILAK 6, 13, 20 eta 27
19:00etatik 21:00etara Udalbatza Aretoan
(Udaletxeko beheko solairua)

Argibide gehiago...
UDAL KULTUR GUNEA
Udaletxeko bidea 2, 48650. Barrika, Bizkaia.
Tel.: 94.677.51.63
Fax: 94.404.61.43
Email: liburutegia@barrika.net