Albisteak

 

2012ko JON DEUNAREN JAIAK
BARRIKA

Jon Deuna jai herrikoiak iristear daude eta Udalatik Barrikako Jai Batzordearekin batera, gustoko duzuen aktibitate egitaraua sortzen saiatu gara, ahalik eta hobetoen igarotzea xede dugularik.  

Aurten, ekitaldi tradizionalak izango ditugu, horien artean: Nekazaritza eta Artisautza Azoka, Sukalki Lehiaketa, Herri Kirolak erakusketa, Kanpoko Margo Lehiaketa...Musika ikuskizunak izango ditugu ere eta nola ez, etxeko txikiei zuzenduriko ekintzak, pailasoak eta Txan Magoa.

Egitaraua landu dugu jai egun politak igaro ditzazuen eta ondo baino hobeto disfrutatzea espero dugu.
Egitaraua ondorengo estekan eskuragarri duzue:

2012ko JON DEUNAREN JAIETAKO EGITARAUA

ONDO PASA JAIETAN!