Albisteak

 

JOSTAILUEN BATZE SOLIDARIOA

Pasa den abenduaren 17an (larunbata) "Four Monkeys" eta "Indian Moto Group Sopela" talde motorlarien laguntzaz, jostailuen batzea izan genuen Barrikan.

Eguraldi kaxkarra izanda ere, motorlariek eguraldiari aurre egin eta Barrikara ekarri zituzten goizean zehar Plentzian bildutako jostailu guztiak. Hala ere, esan beharrekoa da Barrikan oso pertsona gutxi hurbildu zirela Udaletxeko enparantzara bere jostailu erabiliak uztera.

Udal Kultur Gunetik "Four Monkeys" eta "Indian Moto Group Sopela" motorlari taldeei euren laguntza eta ardura eskertu nahi diegu. Espero dugu hurrengo urtean beste jostailu batze bat antolatzea eta eguraldiak laguntzea.